Barixakutik domekara bitartean ospatuko dira Galiziako Etxeak antolatutako jaiak Urkizun

Barixakuan, maiatzaren 8an hasiko dira As Burgas Galiziako Etxeak antolatzen dituen Galizieraren Letren Eguna (Dia Das Letras Galegas) jaiak. Aurtengoa 41. edizioa izango da, eta Begoña Caamaño kazetari eta idazlea omenduko dute. Jai-batzordeak antolatu duen egitarauak asteburu osoa beteko du eta, urtero bezala, jarduera guztiak Urkizuko parkean izango dira.
Barixakutik domekara bitartean ospatuko dira Galiziako Etxeak antolatutako jaiak Urkizun
2026/05/05 12:35
Silbia Hernandez Arrazola

Horrela, jaiak barixakuak hasiko dira, 19:00etan, jai batzordearen taberna Urkizun zabaltzearekin batera. Lekim animazioak taldekoek, berriz, pailazoen ikuskizuna eskainiko dute, haurrentzat. Jarraian (19:30ean) gaita-poteoa hasiko da, auzoko tabernetan, Os Galaicos eta Eibarko Trikitilarien eskutik. Eta, gauean, 22:00etatik aurrera, musika eta dantzaldia egongo dira, 00:30ak arte, Ritmo Joven orkestrarekin. Ohikoa denez, gauerdian etenaldi labur bat egingo dute, queimada prestatu eta banatzeko. Jarraian, asteburu osorako prestatu duten egitaraua daukazue:

41. Galizieraren Letren Eguna

Barixakua 8

  • 19:00 Jai batzordearen tabernaren irekiera ofiziala. Haur animazioa, pailazoekin (Lekim).
  • 19:30 Gaita-poteoa, Os Galaicos eta Eibarko Trikitilarien eskutik.
  • 22:00/00:30 Musika eta dantzaldia, Ritmo Joven orkestrarekin.
  • 00:00 Queimada.
  • 00:30/01:30 Musika eta dantzaldia, Ritmo Joven orkestrarekin. Urkizuko parkea.

Zapatua 9

  • 11:30 Haurrentzako chaves jartualdia mistoa (8-12 urte).
  • 12:00 Herri kirolak.
  • 13:00 Igel-toka txapelketa, haurrentzat.
  • 13:30 Igel-toka txapelketa, helduentzat.
  • 16:00 Giltzen (chaves) jaurtiketa mistoa, helduentzat.
  • 18:30 Galiziako dantza eta musika erakustaldia, Os Galaicos eta Eguzki-Fole gaitari-taldearen eskutik.
  • 22:30/00:30 Musika eta dantzaldia, Solara orkestrarekin.
  • 00:30 Queimada.
  • 01:00/02:00 Musika eta dantzaldia, Solara orkestrarekin. Urkizuko parkea.

Domeka 10

  • 12:00 Galizia eta Euskal Herriko musika eta dantzak, Kezka dantza taldearen, Eibarko Trikitilarien eta Os Galaicos taldearen eskutik.
  • 14:00 Lore-eskaintza Castealoren monumentuaren parean.
  • 15:00 Luntxa, agintariekin.
  • 16:30/18:30 Mahai-jokoen erakustaldia, Odisea elkartearen eskutik (elkartearen ludotekan, Bittor Sarasketa kalean).
  • 18:00/22:00 Musika-saioa, Miren Gisasola DJ-arekin.
  • 22:00 Jai-batzordearen taberna ixtea eta jaien amaiera. Urkizuko parkea.