Barixakutik domekara itxita egongo da Eibarko erdigunea, Su ta Gar eta Fangoriaren kontzertuak direla eta
2023/06/15
10:00
eta kitto!
Ekainaren 16an eta 17an Untzaga plazan izango diren SUTAGAR eta FANGORIA musika-taldeen kontzertuak direla eta, erdigunea oinezkoentzat jarriko da ekainaren 16ko 18:00etatik ekainaren 18ko 22:00ak arte, hau da, barixaku arratsaldetik domeka gauera arte. Bestalde, jende asko espero denez, Isasi, Juan Gisasola eta Egogain kaleak ibilgailuentzat itxiko dira 20:30etatik kontzertuak amaitu arte.