Barrakak erdi prezioan izango dira barixakuan, eta arratsaldean puzgarriak egongo dira Untzagan
Barrakak merkeagoak izango dira egun osoan zehar, eta arratsaldean puzgarriak jarriko dituzte Untzaga plazan
2024/06/19
11:58
eta kitto!
Udalak argitaratutako egitarauan aldaketak egon dira eta, azkenean, barixakuan, ekainak 21, ospatuko da umeen eguna. Umeak protagonista izanik, barraken prezioa baxuagoa izango da egun guztian zehar, 1,20 eurokoa izango delarik.
Barrakak nahikoa ez badira, barixaku aratsaldean jolasteko aukera gehiago izango dute umeek. Izan ere, 17:00etatik 20:00etara umeentzako puzgarriak jarriko dituzte Untzagan.
Argazkiak: Eibarko Udala