Baserrietako koko-eskeak irudi ikusgarriak laga dizkigu aurten
Eibarko Klub Deportiboko Argazkilaritza taldeko Fernando Retolazak argazki sorta ederra laga digu, zuekin partekatzeko.
2025/02/26
10:27
eta kitto!
Goizean goizetik hasi eta gaueraino, egun osoan aritu ziren kantuan eta dantzan koko-mokoak eta koko-dantzariak, batetik bestera, atseden hartzeko denbora barik. Lehen agerraldia Errebalen, merkatu plazan zeuden baserritarren aurrean egin eta, jarraian, baserrietako koko-eskearekin hasi ziren. Aurten Mandiola eta Agina auzoetan ibili dira koko-eskean. Eta arratsaldean, berriz, ederto girotu zituzten erdialdeko kaleak, asteburu honetan bete-betean ospatuko ditugun Aratosteetarako beroketa gisa.