Baso Biziak elkarteak Eibar inguruan haize-sorgailuak jarriko dituztela salatu du

Topinburu inguruan 200 metrotik gorako bost errota jarriko dituztela adierazi dute
Baso Biziak elkarteak Eibar inguruan haize-sorgailuak jarriko dituztela salatu du
2025/06/10 17:12
eta kitto!

Mikel Jauregi Eibarko Baso Biziak elkarteko presidentea Radio Eibar irrati-katean egon da gaur goizean eta, bertan adierazi duenaren arabera, Eibar inguruko mendietan parke eolikoa jartzeko proiektua “oso aurreratuta” dago. Presidentearen arabera, ustez Madrilgo inbertso-funts batek eramango du aurrera proiektua eta dagoeneko egin dute berba hango bizilagunekin.

Haize-sorgailuak Topinburu eta Ilordo inguruan jarriko dituztela aipatu du Jauregik eta 200 eta 230 metro inguruko altuera izango dituztela, hau da, Untzaga dorrearen tamainaren hirukoitza.

Baso Biziak elkartearen presidenteak argi laga nahi izan du taldea ez dagoela energia berriztagarrien aurka, baina Eibar inguruan jarri nahi duten parke eolikoaren proiektua “neurrigabea” dela. Gainera, parkea egiteko eta mantentzeko beharko den azpiegituraren inpaktua ere handia izango dela aipatu du.