Batzar informatiboa egingo da gaur 19.30etan Untzagan, Herriraren kontrako operazioaren harira
2013/09/30
00:00
eta kitto!
Gaur (astelehena, hilak 30) 19.30etan batzar informatiboa egingo da Untzagan, Herrira-ren aurkako operazioari buruzko dakitena ezagutzera emateko eta atxiloketak salatzeko. Izan ere, Guardia Zibilak Herrira-ren aurkako operazioa egin du gaur Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Hernanin, Eloy Velasco epaileak hala aginduta. Orain arte hemezortzi lagun atxilotu dituzte eta epaileak elkartearen egoitzak ixteko eta banku zein sare sozialetako kontuak blokeatzeko agindua eman du.