Bautista SD Eibarko 10 goleatzaile nagusienen artean
Hypermotion Ligako SD Eibar-en jokatzen duen aurrelariak, aurreko domekan Huescari sartutako golarekin, Jose Francisco Arakistaini hartu dio aurre eta SD Eibar-en historiako 10 goleatzaile nagusienen artean sartu da. Dagoeneko 29 gol sartu ditu talde armaginarekin, orain arte jokatutako 106 partidutan. Une honetan honela dago SD Eibarko goleatzaileen sailkapena: 60 golekin, Altuna eta Luluaga berdinduta daude gorenean; 51 ditu Arruabarrenak, 46 gaur egun Granadan jokatzen duen Stoichkov-ek, 39 Huescarekin bisitari izan genuen Sergi Enrichek, 37 Alaveseko liderra den Kike Garciak, 32rekin daude berdinduta Charles eta Bixente, eta 30 ditu bederatzigarren postuan dagoen Gomez de Segurak. Beraz, zorte pixka batekin Jon Bautistak aurrera egin dezake denboraldi honetan bertan aipatutako sailkapenean.