Bazkari bereziarekin jarri diote amaiera urteari Deporreko mendizaleek

Ezkio, Murumendi eta Santamaria arteko 14 km-ko ibilbidea egin zuten zapatuan 49 lagunek
Bazkari bereziarekin jarri diote amaiera urteari Deporreko mendizaleek
2025/12/16 16:05
Ekhi Belar Errasti

Eibarko Klub Deportiboko 49 mendizalek 2025eko azken mendi ibilaldia egin zuten zapatuan, abenduak 13. Ezkio, Murumendi eta Santamarian zehar ibili ziren 14 km-ko ibilbidea osatuz eta, tradizioari jarraituz, bazkari bereziarekin borobildu zuten eguna.

Giro eguzkitsuarekin egin zuten bidea mendizaleek eta Murumendi tontorretik “ikuspegi ezin hobeaz” gozatu ahal izan zuten, esan digutenez, Aitzgorri, Udalaitz, Aralar, Ernio, Izarraitz, Aiako Harria eta La Rhune ikusteko aukera izan zutelako. Bidean pagadi ederrak zeharkatu zituzten eta Donejakue bidearen markak ere ikusi zituzten.

Babajanaz gozatu ondoren, 2026 urteko egutegia banatu zitzaien mendizaleei, “hor agertzen diren irteerak norberaren agendan apuntatzeko lehen bait lehen”, aipatu digute.