Bazkideen Urteko Batzar Orokorra egingo du Eibar Eskubaloi taldeak
Hilaren 17an egingo da Portaleko areton nagusian
2024/07/03
13:43
eta kitto!
Uztailaren 17an Eibar Eskubaloi Taldearen bazkideen Urteko Batzar Orokorra egingo da. Bilera Portaleko areto nagusian egingo da, 18 00etan lehenengo deialdian eta 18:30ean bigarren deialdian. Gai-zerrenda honako hau izango da:
1.- Aurreko aktaren irakurketa eta onartzea
2.- 2023/2024 denboraldiaren balantzea
3.- 2024/2025 denboraldiaren aurrekontua
4.- Galde-eskeak