Beatriz Egizabalek “Gregoria” bakarrizketa eskainiko du bihar Martxoak 8ko egitarauaren baitan

Bakarrizketa 19:00etan izango da Arrate Kultur Elkarteko Topalekun.
Beatriz Egizabalek “Gregoria” bakarrizketa eskainiko du bihar Martxoak 8ko egitarauaren baitan
2025/03/19 13:03
eta kitto!

Aurten ere Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarau betea antolatu du Eibarko Emakumearen Mahaiak eta, egitarau horren barruan, Beatriz Egizabalen “Gregoria” bakarrizketa ekarriko du ...eta  kitto! Euskara Elkarteak bihar, martxoak 20.

Feminista jaio ala egin egiten da? Galdera horri erantzun nahian “nire bizitzan feminismoak izan duen eragina aztertuko dut. Pasadizo desberdinen bitartez ikerketa eginez. Haurtzarotik heldutasunera. Birramona, amona, ama, iouinek, telebistak eta lagun feministek izandako eragina aztertuz. Zer ulertu nahi dut? Zer ez dut ulertu? Zer dut ulertzeko? Hori guztia ikuspuntu umoretsu batetik”, dio Egizabalek.

Bakarrizketa 19:00etan izango da Arrate Kultur Elkarteko Topalekun. Sarrera librea da. Kontalaria, pailazoa eta azken urteetan bakarrizketen egilea da Egizabal lasartearra. Azkeneko urteetan herriz herri ibili da “Magma Mia” bakarrizketarekin, eta aurten “Gregoria” bakarrizketa berria aurkeztu du, bihar Eibarrera ekarriko duena.