Bederatzi positibo gehiago atzeman dituzte Eibarren
2021/02/11
12:30
eta kitto!
Atzo bederatzi positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino sei gehiago. Hala ere, intzidentzia-tasak behera egin du, 462,26an kokatuz.
Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren bost positibo berri atzeman zituzten (1230,50), Mendaron bi (851,06), eta Mutrikun (188,18) eta Soraluzen (176,14) bana. Beraz, guztira 18 positibo berri atzeman zituzten atzo Debabarrenan, aurreko egunean baino hiru gehiago.
Atzo, 13.820 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 684 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 100 Araban, 387 Bizkaian, 187 Gipuzkoan eta 11 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 70 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 167 pertsona ZIUn daude.