Begoña Etxenagusia Atutxak irabazi du II. Mercedes Kareaga ikerketa-beka

Begoña Etxenagusia Atutxak irabazi du II. Mercedes Kareaga ikerketa-beka
2026/01/30 11:02
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Begoña Etxenagusia Atutxak aurkeztutako proiektuaK irabazi du II. Mercedes Kareaga ikerketa-beka. Ikertzaileak bigarren aldiz eskuratu du beka, 2022an lehen edizioa irabazi ondoren, eta 2025etik 2027ra bitartean garatuko du ikerketa-lana.

Deialdira bi proiektu aurkeztu dira, baina epaimahaiak Etxenagusiaren lanaren zehaztasuna eta sendotasuna nabarmendu ditu, artxiboen eta iturri historikoen inguruko ezagutza sakona erakutsi duelako. Proiektuak tokiko, probintziako eta estatuko artxiboetan egindako lana aurreikusten du, baita prentsa historikoaren eta bibliografia espezializatuaren erabilera ere.

Ikerketa-lana dagoeneko martxan da, eta datozen hilabeteetan lehen txostena aurkeztuko du. Lanaren bidez, herriko historiako hutsune bat betetzea eta Eibarko maistren lanaren inguruko informazio esanguratsua jaso nahi da.

Bestalde, antolatzaileek iragarri dute aurten argitaratuko dela Mercedes Kareaga bekaren lehen edizioko ikerketaren emaitza: Mercedes Kareagaren biografia.