Beheko aldekoekin bilera eguaztenean

Beheko aldekoekin bilera eguaztenean
2011/11/08 00:00
eta kitto!

Auzorik auzoko bilerekin aurrera eginez, Alkatetzak aditzera eman du hurrengoa bihar (eguaztenean, hilak 9an) izango dela, 20.00etan, Beheko Tokia jubilatuen etxean. Oraingo honetan bilera Eibarko beheko aldean (Barrena, Urkizu eta Txontan) bizi direnentzat izango da. Beste lekuetan egindako bileretan jende asko agertu zenez, oraingo honetan ere bilerara jende asko agertzea espero dute. Bizilagunek alkateari zein beste teknikariei zuzenean euren kexak eta iradokizunak azaltzeko aukera izango dute bileran.