Behetarrak elkarteak Murrategiko bizilagunen bilera deitu du azaroaren 4rako

Auzo-bilera 18:00etan egingo dute, Carmen kaleko 6. zenbakian dagoen Beheko Tokian
Behetarrak elkarteak Murrategiko bizilagunen bilera deitu du azaroaren 4rako
2026/11/02 13:07
Ekhi Belar Errasti

Behetarrak elkarteak Murrategiko bizilagun guztiak gonbidatu ditu azaroaren 4an, asteazkenean, egingo den bilerara. Hitzordua 18:00etan izango da, Carmen kaleko 6. zenbakian dagoen Beheko Tokian, erretiratuen zentroan.

Elkarteak adierazi du bileran aztertuko diren gaiengatik oso garrantzitsua dela bizilagun guztien bertaratzea eta parte-hartzea.