Behin mailari eutsita, waterpoloko bi talde nagusiek harrobiari eman diote paso
Harrobiko jokalariei eskaini diete tartea euren bilakaeran aurrera egiteko
2025/04/23
19:05
eta kitto!
Aurreko jardunaldian dagoeneko gaur egungo mailatan jarraituko dutela ziurtatu ondoren, Urbat Urkotronik waterpoloko senior mailako bi taldeek harrobiko jokalariei eskaini diete tartea euren bilakaeran aurrera egiteko.
Azken asteburuan jokatutako bi partiduetan ondo lehiatu zuten taldeek eta, horrela, 2. Maila Nazionaleko Urbat A taldeak 11-10 galdu zuen Madrilen Tres Cantosen aurrean, azken uneetan garaipenak ihes egin zien partiduan. Euskal Herriko Ligako 1. Mailan jokatzen duen Urbat B taldeak, bestalde, 10-14 galdu zuen Orbean WP9802 taldearekin.