Beldur Barik herri mailako sariak banatu dituzte
Gaur (astelehena, hilak 25) indarkeria matxistaren kontrako eguna dela-eta, hainbat ekitaldi egin dira EIbarren: goizean indarkeria matxistaren kontrako karpa morea egon da Untzagan, herriko emakumeen elkarteko ordezkarien eskutik eta 13.00ean Indarkeria matxistaren aurrean, jabetu! goiburuko pankartaren atzean elkarretaratzea egin dute. Eta arratsaldean Eibar Beldur Barik jaialdia egin da Portalean: Pailaztana Klown Taldeak La cenicienta que no queria comer perdices ipuin kontakizuna eskaini eta gero, Beldur Barik lehiaketara eibartarrek aurkeztu dituzten bideoak proiektatu dituzte eta jarraian Eibar mailako sariak banatu dituzte: 12-17 urte bitartekoen mailan Ainhoa Azkue, Elene Gisasola, Elene Varela, Lore Garrikagoitia eta Malen Txurrukaren Eibarko Gazteak ere Beldur barik saritu dute eta 18-26 bitartekoen mailan Miren Oteiza, Irati Arriola eta Garazi Urzuriagaren Eta zuk?. Saritutako lanez gain edizio honetan gure herriko beste hiru hauek aurkeztu dituzte lehiaketara: Zu zeu (Amaia Otaola), Nombres (Ainhoa Bolinaga, Ainitze Bolinaga, Ane Azkue, Jone Barandika, Lorea Victoriano, Lucia Agirregomezkorta, Maialen Zubizarreta, Maider Carrasco, Marina Kruzelaegi, Marta Prol eta Nerea Lodosa) eta Apurtu eguneroko menua (Laura Fernandez). EAE mailako sari-banaketa ekitaldia hilaren 30ean egingo da, baina aurretik hilaren 27tik aurrera interneten ikusgai dauden bideoei botoa emateko aukera izango du jendeak.