Beldurrak gainditzeko trikimailuak landuko dira zapatuan Nerea Ariznabarretak Portalean eskainiko duen ipuin saioan

Zapatuko Ipuina saioan beldurrak gainditzeko trikimailuak eskainiko ditu Nerea Ariznabarreta eibartarrak
Beldurrak gainditzeko trikimailuak landuko dira zapatuan Nerea Ariznabarretak Portalean eskainiko duen ipuin saioan
2024/02/21 10:56
eta kitto!

Nerea Ariznabarreta eibartarrak 3 urtetik gorako umeentzako ipuin saioa eskainiko du zapatu honetan, Portalea kultur etxeko areto nagusian, 18:00etatik aurrera.

Saio honetan umeek eta orokorrean pertsona guztiok izaten ditugun beldurrak lantzen dira. Hauek nola gainditu, nola aurre egin… Umorea alde batera utzi gabe eta beldur hauek askotan ezagutzen ez dugunaren ondorio direla kontutan hartuz, ipuin hauekin une dibertigarri eta atsegin bat pasatzeaz gain, beldurrak gainditzeko trikimailuak partekatuko ditugu.

Izen-ematea otsailaren 19tik 22ra, formulario honen bidez.