"Beldurrak", gazte eta helduendako ipuin kontakizuna eskainiko dute Xirrikituen Jostunek

"Beldurrak", gazte eta helduendako ipuin kontakizuna eskainiko dute Xirrikituen Jostunek
2017/03/27 17:01
eta kitto!
Apirilaren 4an, 19:00etan, Xirrikituen Jostunek "Beldurrak" izenburuko ipuin kontakizuna eskainiko dute euskeraz, Portaleko areto nagusian, ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik. Ordubete inguruko iraupena duen lana gazte eta helduentzat pentsatuta dago eta sarrera doan izango da.