Beltran Igogailuak izango da CD Urkiko infantil mailako babeslea

Lehen bi taldeak garaile izan ziren Erregional mailako partiduetan eta harrobietan denetarik egon zen.
Beltran Igogailuak izango da CD Urkiko infantil mailako babeslea
2025/02/11 12:06
eta kitto!

Argazkian ikusi dezakezuen bezala, aurrekoan aurkeztu zuten hemendik aurrera CD Urkiko infantil txiki mailako taldeak eramango duen kamiseta, Ascensores Beltranek babestuta. Bertan agertzen dira, Jesus Alzaga Urkiko presidentearekin batera, Ramon Garcia eta Gorka, Beltranen izenean.

Bestalde, azken asteburuko emaitzei begira, lehen bi taldeak garaile izan ziren Erregional mailako partiduetan: Gorengo mailan Urki Alkidebak 1-0 irabazi zion Aretxabaletari, Jurgenen golari esker, eta lidergoan jarraitzen du, gero eta argiago; eta 1. Mailako Urki JMR-k 4-0 garaitu zuen Ikasberri, Aka, Eneko, Lopez eta Anartzen golekin.

Harrobiari begira, jubeniletako bi taldeek galdu egin zuten: Euskal Ligan, Romo 5 - Urki Eibarbus 1; eta Gorengoan, Anaitasuna 3 - Urki ABC. Kadeteetan garaipena eta porrota izan zuten Urkikoek: Ohorezkoan, Urki Hapick 0 - Beasain 4; eta Urki BOJ 4- Ikasberri 0. Infantiletan gauza bera izan genuen: Txapeldunen faseko Urki Larragest-ek 3-4 irabazi zion Lagun Onak taldeari Azpeitian, infantil txikik Segurarekin galtzen zuen bitartean. Alebin mailako Urki Engimek-ek 1-6 galdu zuen Bergararekin eta, azkenik, infantil mailako nesken arteko norgehiagokan, Urki JAZ-ek 2-3 amore eman behar izan zuen Antzuolaren aurrean (Aminak lortutako bi golak ez ziren nahikoak izan).