Berbaxerka euskerazko hitz jokoa sortu dute
2022/01/11
16:37
eta kitto!
Katalunian arrakasta eta zabalkunde handia lortu duen Paraulogic hitz jokoaren euskerazko bertsioa, Berbaxerka izeneko jokoa sortu dute. Jokoaren mekanika oso erreza da: euskerazko hitzak osatu behar dira, zazpi hexagonok osatutako abaraskara moduko horretan ageri diren letrak erabilita. Erdiko letra nabarmenduta ageri da, hori erabiltzea derrigorrezkoa delako. Interneten jokatu daiteke (helbide honetan probatu daiteke: https://berbaxerka.gitlab.io/ ) eta mugikorrerako ere egokituta dago.
Orain arte inork ez daki nortzuk sortu duten jokoa: urtarrilaren 6an agertu zen eta sare sozialen bitartez ari da zabaltzen, oso azkar, eta probatu dutenek diotenez, "engantxatu" egiten du.
Orain arte inork ez daki nortzuk sortu duten jokoa: urtarrilaren 6an agertu zen eta sare sozialen bitartez ari da zabaltzen, oso azkar, eta probatu dutenek diotenez, "engantxatu" egiten du.