Berbetan Jaialdia bertan behera gelditu zen eguraldi txarragatik
Jaialdia hasi eta berehala euria hasi zuen
2025/09/24
09:39
eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkarteak Berbetan jaialdia zuen iragarrita atzorako, ohiturari jarraituz mintzapraktika-programaren ikasturtea horrela hasten baitu urtero elkarteak. Atzoko jaialdirako Disko Arima musika festa ekarri zuen Untzagara ...eta kitto!-k, DJ Mitxelek gidatuta, baina hasi eta hamar minutura euria hasi zuen eta bertan behera utzi behar izan zen ikuskizuna. Euskara Elkartetik diote beste egun batean antolatuko dutela musika-ikuskizuna.
Berbetan mintzapraktika programa eta haren aldaerak eibartarrei azaltzeko aprobetxatzen du jaialdi eguna euskara elkarteak. Martxan dira honezkero hirurak eta izena ere edozein momentutan eman daiteke, bulegora joanda (Urkizu 11, solairuartea) edo telefonoz deituta (943200918).