Berbetan jaialdiak agurtu du ikasturtea

Gora bihotzak ikuskizunak dantzan jarri zituen familiak Errebalen
Berbetan jaialdiak agurtu du ikasturtea
2024/06/14 12:37
eta kitto!

Eguenean Gora Bihotzak ikuskizunarekin agurtu zuen ...eta kitto!-k  Gurasoak Berbetan eta Ongietorri programen ikasturtea, eta ondo agurtu ere!. Sekulako giroa sortu zen Errebal Plazan, ...eta kitto! Euskara Elkarteak eskainitako ikuskizunera familia ugari hurbildu zen-eta. Ez zen aspertzeko tarte txiki bat ere egon, dantzatu, abestu, barre… denetarik egin zuten bertaratu ziren haur zein helduek. Urritik aurrera izango da berriz ere aukera Gurasoak Berbetan eta Ongietorri programetan izena emateko eta eskaintzen dituzten ekintzetan parte hartzeko.