Berdinketa baliotsua lortu zuen SD Eibar-ek Atlético de Madrid-en aurka Ipuruan
Laura Caminok lortu du berdinketaren gola denboraldi honetan egin duen lehen golaren bidez, Van Deursenen asistentziarekin
Atzo eguerdian jokatutako norgehiagokan, talde armaginak Atletico de Madrid indartsuarekin berdintzea lortu zuen 21. jardunaldiko partiduan. Partiduaren lehen ordu laurdenean iritsi zen madrildarren gol bakarra, Eva Navarrok sartutakoa. Handik aurrera, Eibar ez zen ahuldu eta berdinketaren bila jarraitu zuen. Kontrakoa gertatu zitzaien Madrilgoei, gola eta gero zaila egin ziztaien eta Mirallesen atera iristea. Bigarren zatian, Eider baloi geldian saiatu du gola egiten, baina langan eman eta Carlak ezin izan du errematatu. Azken 20 minutuetan iritsi dira aldaketak bi taldeen partetik. Yeraik Annelie atera du lehenengo, Andrea Alvarez ordezkatuz. Eta Van Deurseni minutuak ematea aukeratu zuen, eta bera izan zen Laura Caminorekin jokaldi borobila egin zuena berdinketaren gola lortzeko. Urrezko puntua, azken batean, eibartarrentzat.