[BIDEOA] ‘Berdintasunerako bide luzea: Euskadiko emakumeak XX. mendean’ erakusketa zabaldu dute
2022/03/04
14:17
eta kitto!
Atzo eman zitzaien hasiera Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatu diren ekintzei. Horrela, ‘Berdintasunerako bide luzea: Euskadiko emakumeak XX. mendean’ erakusketa zabaldu zuten Portalean eta hilaren 27ra arte egongo da zabalik.
Eibarko Udalak (Ego Ibarra, Berdintasuna), UPV-EHU-k eta Mario Onaindia Fundazioak antolatutako erakusketa honek emakumeek beraien eskubideen alde egin duten eta egiten ari diren borroka latza kontatzen du irudi, dokumentu eta objektuen bidez.