Bergara Pneumatikoak eta Malape Taberna taldeek sendo jarraitzen dute
Asteburuko jardunaldian bosna gol sartu zituzten lidergoan jarraitzen dute talde biek
2026/10/05
10:29
Ekhi Belar Errasti
Futbol zaletuaren ligako 3. jardunaldia jokatu da asteburuan eta lidergoan zeuden talde biek garaipenak lortu dituzte euren partidetan. Bergara Pneumatikoak 5-1 gailendu zitzaion Bar Maremi eta Malape Taberna 3-5 Athlete Terrazari.
Euren atzetik Xania Taberna eta Adahi Etxegi datoz, 6 punturekin. Gero, Garajes Garciak eta Kalaka Buenos Airesek launa puntu dituzte, Limpiezas Ruedak eta Athletek Terrazak hiruna puntu, eta Bar Maremek eta Baserrik ez dute punturik lortu oraindik.
Asteburu honetan atsedena hartuko dute taldeek eta urriaren 17 eta 18ko asteburuan itzuliko dira lehiara.
Emaitzak
- Xania Taberna 4-2 Limpiezas Rueda
- Bergara Pneumatikoak 5-1 Bar Marem
- Baserri 1-4 Adahi Etxegi
- Athlete Terraza 3-5 Malape Taberna
- Kalaka Buenos Aires 3-3 Garajes Garcia
Sailkapena
- Bergara Pneumatikoak, 9 puntu
- Malape Taberna, 9 puntu
- Xania Taberna, 6 puntu
- Adahi Etxegi, 6 puntu
- Garajes Garcia, 4 puntu
- Kalaka Buenos Aires, 4 puntu
- Limpiezas Rueda, 3 puntu
- Athlete Terraza, 3 puntu
- Bar Marem, 0 puntu
- Baserri, 0 puntu
Hurrengo jardunaldia
Urriaren 17an eta 18an jokatuko da.