Bergara Pneumatikoak liderrak sendo jarraitzen du
Atzetik Bar Marem, Kalaka Buenos Aires eta Xania Taberna taldeak ditu bi puntura
2026/04/13
10:15
eta kitto!
Asteburuan lehia bizia izan da Unbe futbol zaletuaren 5. jardunaldian. Lehen postuan berdinduta zeuden Bergara Pneumatikoak eta Kalaka Buenos Aires taldea nor baino nor aritu ziren, eta lehengoa atera zen garaile, 0-4, bakarkako lidergotza lortuz. Horrela, Bergarak zortzi puntu ditu eta seirekin daude atzetik Bar Marem, Kalaka Buenos Aires eta Xania Taberna.
Oraindik punturik ez duen taldea Baserri da. Ez du berdinketarik edo garaipenik lortu ez Ligan ez Kopan, baina oraindik ez du itxaropenik galdu.
Emaitzak
- Garajes Garcia 3 - 2 Limpiezas Rueda
- Baserri 2 - 5 Adahi Etxegi
- Kalaka Buenos Aires 0 - 4 Bergara Pneumatikoak
- Bar Marem 0 - 8 Xania Taberna
Sailkapena
- Bergara Pneumatikoak, 8 puntu
- Bar Marem, 6 puntu
- Kalaka Buenos Aires, 6 puntu
- Xania Taberna, 6 puntu
- Malape Taberna, 5 puntu
- Garajes Garcia, 4 puntu
- Limpiezas Rueda, 3 puntu
- Adahi Etxegi, 2 puntu
- Baserri, 0 puntu
Hurrengo jardunaldia
- Apirilak 18, 09:00: Bergara Pneumatikoak - Adahi Etxegi
- Apirilak 18, 10:30: Baserri - Xania Taberna
- Apirilak 19, 09:00: Kalaka Buenos Aires - Bar Marem
- Apirilak 19, 10:30: Garajes Garcia - Malape Taberna
- Atsedena: Limpiezas Rueda