Bergarak uko egin zion futbol zaletuaren Kopako finala jokatzeari eta Bar Marem gonbidatuak jantzi zuen txapela

Ermuko eta Eibarko liga txapeldunen arteko partidarekin emango zaio amaiera denboraldiari
Bergarak uko egin zion futbol zaletuaren Kopako finala jokatzeari eta Bar Marem gonbidatuak jantzi zuen txapela
2026/05/25 10:06
Ekhi Belar Errasti

A zer anabasa bizi izan den futbol zaletuaren Kopako finalaren harira. Malape Taberna eta Bergara Pneumatikoak taldeek jokatu behar zuten larunbatean, baina Bergarako Jaiak direnez, azken hauek finala jokatzeari uko egin zioten. “Nazkagarriak”, antolatzaileen berbetan.

Gauzak horrela, beste talde batzuei eman zitzaien finala jokatzeko aukera eta azkenean Bar Marem aritu zen bertan. Jokatu eta irabazi, ezustekoa emanez. Izan ere, talde gonbidatuak Malape Ligako txapelduna zuen aurrean, baina Robertoren golari esker Maremek altxa zuen kopa.

Liga eta Kopa txapelketak amaituta, Ermuko eta Eibarko Liga txapeldunen arteko partidarekin amaituko da aurtengo denboraldia. Ermuko Inter CF eta Malape arituko dira nor baino nor, maiatzaren 30ean, 10:30ean, Unben.