Berrerabili eta Berrasmatu egitasmoko hiru tailerretan parte hartzeko epea luzatu dute

Berrerabili eta Berrasmatu egitasmoko hiru tailerretan parte hartzeko epea luzatu dute
2023/10/05 10:33
eta kitto!
Astelehenera arte (urriak 9) arte luzatu dute Berrerabili eta Berrasmatu egitasmoko hiru tailerretan parte hartzeko epea. Izen emateak izapide hauek betez egin daitezke eta hilaren 10ean emango dute jakitera onartuen zerrenda. Gero, 10etik 15era matrikula formalizatu egin beharko da.

Hauek dira hiru ikastaroak: ‘Sortu zure ogitartekoak eta denetarik eramateko zorroa’ eta ‘Erabili botila bat zure hodei-lanpara sortzeko’ Zorionak ludotekaren eskutik, eta ‘Sortu tapizak erabiltzen ez dituzun jantziekin’ Adarabarren eskutik.

Informazio gehiago lortzeko, ingurumena@eibar.eus helbidera idatzi edo 943 70 84 08 telefonora deitu.