Berritasunak CD Urki eta Eibartarrak FT taldeetan 2026/27 denboraldiari begira
Ohorezko Erregional Mailan jokatzen duen CD Urki taldeak entrenatzaile berria izango du datorren denboraldian: Mikel Bilbao. Hainbat urtetan Urkiren jokalarian izan ondoren, SD Eibar-en harrobian ibili da entrenatzaile lanetan eta talde gorritxoa hartuko du orain.
Jokalariei dagokienez, Iñigo Susaetak, Mohamed Gourmatek eta Salaheddin Chajranek talde laga dute, eta hainbat fitxaketa egingo dituzte: Markel Arosa, Iker Egaña, Ekaitz Otaegui, Gorka Magunazelaia, Aimar Cristobal eta Hugo Aldazabal.
Eibartarrak FT-n ere aldaketa handiak izan dira. Aitor Camposek eta Alberto Aberasturik kluba laga dute eta bost gaztek hartuko dute orain ardura. Horrez gain, Gorengo Erregional Mailako taldean, Izan Martinez izango da entrenatzaile berria eta hainbat fitxaketa egin dituzte: Markel Martinez, Ibai Gonzalez, Markel Gisasola, Aketx Fernandez, Faysal, Ian Neizan, Aner Sanchez, Alex Oroz eta Yassir Ayarchi.