Bertan behera geratu dira asteburuko hainbat kirol lehiaketa
2020/10/23
11:44
eta kitto!
Koronabirusak eragindako egoera larritzen joan denez, asteburuan egin behar ziren hainbat lehiaketa bertan behera geratu dira. Avia Eibar Saskibaloi Taldeak, adibidez, gaurko entrenamenduak eta asteburuko lehiaketak bertan behera uztea erabaki du. “Laster emango dugu datorren asterako agendaren berri”, diote Twitter bitartez.
Foballean, Gipuzkoako Foball Federazioaren menpe dauden txapelketen hurrengo bi jardunaldiak atzeratu egingo dira. Era berean, Eibar FTk adierazi duenez, “harrobiko gainontzeko taldeen lagunartekoak bertan behera gelditu dira”, eta harrobiko hainbat talderen (infantilak, alebinak, Foball Eskola eta Foball Egokitua) entrenamenduak bertan behera geratu dira.
?⚠️OHARRA:
Argitaratu diren azken neurriak jarraituz, nahiz eta pauta garbi batzuk ez izan, Klubak ondorengoa erabaki du:
* Gaurko entranamenduak eta asteburuko lehiaketak bertan behera uztea.
* Laster datorren asterako agendaren berri emango dizuegu.
— Avia Eibar Saskibaloia (@SaskiEibar) October 23, 2020
Foballean, Gipuzkoako Foball Federazioaren menpe dauden txapelketen hurrengo bi jardunaldiak atzeratu egingo dira. Era berean, Eibar FTk adierazi duenez, “harrobiko gainontzeko taldeen lagunartekoak bertan behera gelditu dira”, eta harrobiko hainbat talderen (infantilak, alebinak, Foball Eskola eta Foball Egokitua) entrenamenduak bertan behera geratu dira.
‼️Ohar garrantzitsua: GFFaren menpe dauden txapelketen hurrengo bi jardunaldiak atzeratu egingo dira. ‼️Comunciado importante: Se aplazan las dos próximas jornadas de las competiciones dependientes de la FGF pic.twitter.com/yyRi5KV7ul
— FGF-GFF (@gipuzkoafutbol) October 23, 2020