Bertso-saio elektronikoa aurkeztuko dute urriaren 3an
2025/09/19
12:36
eta kitto!
Lanku Kultur Zerbitzuen eta Hankamotxak bertso eskolaren eskutik bertso-saioa egingo da urriaren 3an, barixakuan, 22:00etan Errebal Plazan. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, berezitasun eta berritasun batzuekin etorriko zaizkigu aurten. Izan ere, 1TZ4L1 3T4 P1ZTU izenburukoa bertso saio elektronikoa izango da, eta ikuskizunaren estreinaldia egiteko Eibar aukeratu dute. Haizea Aizpurua, Haizea Arana, Julio Soto eta Oihana Bartra bertsolariak arituko dira, Manex Pagola eta Libe Goenaga musikariek lagunduta, eta Idoia Anzorandia izango da gai-jartzailea.