Bertso Txapelketa Nagusiko finalerako bi hilabeteren faltan, akabo sarrerak
2017/10/17
15:40
eta kitto!
Bertsozale Elkarteak salgai jarri dituen guzti-guztiak saldu direnez, ez da lehiatilarik zabalduko BEC-en. Urrats handia egin zuen 2005 urtean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiak: aurreko bost edizioetako etxea izandako Donostiako Belodromotik irten eta Barakaldoko BEC-era joan zen. Aulki librerik ez zen gelditu Andoni Egañaren azken txapela eta bertsolari belaunaldi berri baten etorrera ekarri zituen final hartan. Orduz geroztik jokatu direnak bide beretik joan dira eta, 2017ko honetan, abenduaren 17ko hitzordurako bi hilabete falta diren honetan sarrera guzti-guztiak saldu dira, 14.000 inguru. Atzo, astelehenean, agortu ziren eta, autobusetarako eta bazkarirako txartelak izan ezean, zer saldurik ez dagoenez, BEC-eko lehiatilak zabaldu ere ez dira egingo.