Besarkadak ematean birusa transmititzeko dagoen arriskuaz egin du berba Ana Galarragak
2021/05/25
07:18
eta kitto!
Besarkadei buruz aritu da Ana Galarraga Elhuyar zientzia unitateko dibulgatzailea Koronabirusaren gakoak tartearen azken atalean. ETBk eta Elhuyarrek elkarlanean ekoizten duten Teknopolis saioan esandakoaren arabera, "gauza gutxik ematen dute besarkada zintzo batek edo sentitutako laztan batek baino kontsolamendu handiagorik. Alabaina, laguntza fisiko eta emozionalaren beharrean gauden egoera honetan, saihestu beharrean gaude, gehien maite ditugun pertsonei birusa ez transmititzeko".