Beste 9 positibo Eibarren
2021/01/13
12:32
eta kitto!
Aurreko egunean bezala, atzo 9 positibo berri atzeman zituzten Eibarren eta intzidentzia-tasak igotzen jarraitzen du, 342,14an kokatuz. Eibar, Mutriku, Elgoibar eta Deba eremu laranjan daude.
Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren 3 kasu atzeman zituzten, 2 Mutrikun eta bakarra Deban. Beraz, guztira 15 positibo berri atzeman zituzten Debabarrenan.
Atzo, 14.649 test diagnostiko egin ziren, horietatik 735 positiboak izan ziren. Eremu gorrian daude Agurain, Zornotza, Bermeo, Lekeitio, Muskiz, Andoain, Beasain, Villabona eta Zumaia.
Lurraldeen arabera: 114 Araban, 370 Bizkaian, 237 Gipuzkoan eta 14 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 50 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 78 pertsona ZIUn daude.
Bestalde, urtarrilaren 4tik 10era bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 36 hildako egon direla.