Beste berdinketa bat Ipuruan atzo, Malagarekin bina

Hurrengo jardunaldian, SD Eibarrek Tenerifera bidaiatuko du
Beste berdinketa bat Ipuruan atzo, Malagarekin bina
2025/04/22 11:47
eta kitto!

Aukeraz betetko neurketa izan zen atzokoa Ipuruan, Hypermotion Ligako 36. jardunaldiaren azken partiduan. Mailari eusteko borrokan sartuta dauden bi taldeen arteko lehian, SD Eibar indartsuago hasi bazen ere, andaluziarrak partidua parekatzen joan ziren. Horrelako batean, epaileak penaltia adierazi zuen kanpotarren alde, baina VAR-aren rebisioak erabakia aldatzea ekarri zuen. Lehen zatiaren luzapenean lortu zuen Bautistak armaginen aldeko gola, aurrelariaren bederatzigarrena.

Behin bigarren zatian sartuta, Malagak aurrea hartu zion SD Eibarri, Murillo eta Rafaren golei esker. Segituan heldu zen etxekoen erreakzioa eta baita binakako berdinketa ere. Hortik aurrera, SD Eibarrek garaipenaren bila jarraitu du behin eta berriz, baina nahiz eta Beñat San Joseren taldea nagusi izan, berdinketa batekin konformatu behar izan dira armaginak.

Hurrengo jardunaldian, SD Eibarrek Tenerifera bidaiatuko du, ligako 37. jardunaldia jokatzeko. Partidua domekan izango da, apirilaren 27an, 18:30ean hasita.