Beste bi gerriko beltz Kalamua Judo Klubean
Domekan Euskal Judo Federazioak antolatutako graduazio azterketetan, Fede Cuenca eta Eneko Korta Kalmua klubeko ordezkariek Lehen Dan Beltz Gorria eskuratu dute. Bi gerriko beltz berri izateaz gain eta, klubak ikasle berriak prestatzen jarraitzen duen bitartean, abenduko azterketetara aurkeztuko dira Javi Lamas eta Javi Murillo. Eta datorren urteko deialdietan (bi egiten dira denboraldi bakoitzeko) Jon Montiel 3. Dana lortzeko aurkeztuko da eta Hegoi Esteban, azken hau klubeko arduradun nagusia, 4.enaren bila izango dugu.
Aurrekoarekin lotuta, 2025-26 ikasturterako matrikulak ireki dituzte Kalamua klubean. Gainera, irailetik aurrera Brasilian Jiu Jitsu eta Grappling klaseak eskainiko dituzte bertan, Kondor eskola nazionaleko irakasle baten eskutik.