Beste ehun urterako topa eginda agurtu zuen mendeurrena Eibarko Klub Deportiboak
Untzagan logoa argiztatu ondoren, Depor parean kantuan aritu ziren.
2025/02/04
12:03
eta kitto!
Urtarrilaren 30ean, ostegunean agurtu zituzten mendeurrenaren ospakizunak Eibarko Klub Deportibokoek, eta horretarako ekitaldi berezia antolatu zuten. 400 eibartarren laguntzarekin, Eibarko Klub Deportiboaren logotipoa argiekin irudikatu zuten Untzaga plazan, eta mendizale talde batek 100 zenbakia argiztatu zuen Urkon. Ondoren, kalejiran joan ziren Klub Deportiboraino, eta beste ehun urterako topa eginda, kantu eta dantza artean agurtu zuten urte osoan ospatzen ibili diren mendeurrena.