Beste garaipen bat Ohorezko Erregionaleko CD Urki-rentzat

Goraka doa talde eibartarra eta eskura du laugarren postua
Beste garaipen bat Ohorezko Erregionaleko CD Urki-rentzat
2026/02/16 10:21
Ekhi Belar Errasti

Gabonetatik bueltan geldiezin dabil Ohorezko Erregional mailan jokatzen duen CD Urki. Asteburuan Bergara jaso zuen Unben, sailkapenean aurretik zuen taldea, eta 2-1 gailendu zitzaion.

Garaipen horrekin, CD Urki 6. postuan dago orain, 33 punturekin, eta bi puntura du laugarren postuan dagoen Elgoibar. Gainera, hurrengo jardunaldian beheko postuan dagoen Deustori egingo dio bisita eta aukera ederra du garaipenaren bidetik jarraitzeko.

 

CD Urki-ren taldeek honako emaitzak lortu dituzte:

  • Ohorezko Erregionala: Urki Alkideba 2-1 Bergara
  • 1. Erregionala: Antigua Luberri 2-0 Urki JMR
  • Jubenilen Euskal Liga: Beasain 2-3 Urki Eibarbus
  • Jubenilen Gorengoa: Urki ABC 0-0 Tolosa
  • Kadeteen gorengoa: Intxurre 7-0 Urki Heganrent
  • Kadeteen Kopa: Mondragon 2-3 Urki Boj
  • Infantil txiki Kopa: Urki Larragest 0-4 Bergara