Beste itzulera bat SD Eibar-en: Imanol García de Albéniz

Ezker hegaleko atzelaria Txekiar Errepublikako Sparta Praha taldetik dator
Beste itzulera bat SD Eibar-en: Imanol García de Albéniz
2026/07/09 10:57
Ekhi Belar Errasti

Taldea ondo ezagutzen duten jokalariak fitxatzen ari da SD Eibar. Atzo Iván Gilen itzulera jakinarazi bazuten, oraingoan Imanol García de Albéniz da talde eibartarrera itzultzen dena. Ezker hegaleko atzelaria Athletic Club-ek lagata aritu zen Eibarren 2022/23 denboraldian eta orain fitxatuta dator, 2029ra arte.

Athletic Club-en Lehen Mailan jokatu ondoren, Gallartako jokalaria Txekiar Errepublikako Sparta Praha taldera joan zen 2024/25 denboraldian, eta iaz FC Andorra taldean lagata ibili zen. Guztira 24 partida jokatu zituen, gol eta asistentzia banarekin.