Beti Eibar elkarteak Ohiko Batzar Orokorra egingo du hilaren 25ean

Beti Eibar elkarteak Ohiko Batzar Orokorra egingo du hilaren 25ean
2023/10/17 10:46
eta kitto!
SD Eibarren akziodunak batzen dituen Beti Eibar – Eibar Forever elkarteak ohiko batzar orokorra egingo du datorren eguaztenean, hilaren 25ean, 18:30ean (lehenengo deialdia) eta 19:00etan (bigarren deialdia), Armeria Eskolako areto nagusian. Gainera, batzarra zuzenean jarraitu ahal izango da elkartearen YouTubeko kanalaren bitartez.

Beti Eibar elkarteak adierazi duenez, “batzarrera, interesa duen edonor etorri daiteke, gure bazkide izan edo ez, akzioduna izan edo ez, bazkide izan edo jarraitzaile izan”. Dena dela, edozein zalantza izanez gero, info@betieibar.eus helbidera idatzita edo 644 005 102 telefonora deituta jarri daiteke harremanetan elkartearekin.

 

Lau puntu

Batzar nagusian honako gaiak landuko dira:

1- Hala badagokio, 2022/2023 ekitaldiko Jardueren Memoria Onartzea.

2- 2022/2023 ekitaldiko kontuak eta 2023/2024 ekitaldirako aurrekontua aztertu eta, hala badagokio, onartzea.

3- 2023/2024 ekintza-plana.

4- Galde eskeak.