Betisen aurkako partidu garrantzitsua prestatzen dihardu SD Eibar taldeak

Betisen aurkako partidurako prestatzen ari da SD Eibarko emakumezkoen lehen taldea
Betisen aurkako partidu garrantzitsua prestatzen dihardu SD Eibar taldeak
2024/03/26 12:54
eta kitto!

SD Eibarko emakumezkoen lehen taldea Betisen aurkako partidurako prestatzen ari da. Yerai Martinen taldeak atseden hartzeko egun bakarra du aste honetan, gaurkoa, barixakuan Sevillara bidaiatu aurretik, hurrengo egunean, zapatuan, bertan jokatzeko. Jaitsierari ihes egiteko aurkari zuzena izango dute asteburuan eibartarrek, zapatuan 14:00etatik aurrera jokatuko den partiduan.

Bihar taldeak Unben izango du lan-saioa, 10:45ean hasita. Etzi toki berean entrenatuko dute, baina 11:30etik aurrera. Eta etzidamuko partiduaren aurreko azken entrenamendua Anexoan izango da, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Zaptuko partidua Luis del Sol Kirol Hirian jokatuko dute.