Bi eibartar izan ziren parte hartzen Zarauzko Triatloi entzutetsuan

Jokin Amorrostak unibertsitateen arteko Espainiako triatloi txapelketan hartu zuen parte
Bi eibartar izan ziren parte hartzen Zarauzko Triatloi entzutetsuan
2024/06/12 16:38
eta kitto!

Javi Muñoz eta Moises Altuna izan ziren egutegiko triatloirik berezienean parte hartzeko zozketan dortsala izateko zortea eduki zutenak, eta biek euriak baldintzatutako egun zail batean osatu zuten proba. Javi Muñozek 5:24:02an lortu zuen helmugaratzea (386. postuan) eta Moises Altunak 6:01:23an (513. postuan).

Bestalde, Jokin Amorrosta JAZ Eibarko Triatloi Taldekideak unibertsitateen arteko Espainiako triatloi txapelketan hartu zuen parte.