Bi geltoki berri Ermua-Donostia autobus zerbitzuan
2020/04/03
11:07
eta kitto!
Ermua eta Donostia arteko autobus zerbitzuak (DB02) hainbat aldaketa izango ditu gaurtik aurrera eta Eibarren bi geldialdi gehiago egingo ditu autobusak. Ermutik Donostirako noranzkoan Otaola etorbidean geldituko da, Kantoi gasolindegiaren aurrean; eta Donostitik Ermurako noranzkoan Torrekuan egingo du geldialdia. Hala ere, orain arte egiten ziren geldialdiak mantenduko dira: Ermutik Donostiara bidean Untzagan eta Bidebarrietan; eta Donostitik Ermura Urkizun, Errebalen eta San Juan kalean.