Bi lagun atxilotu dituzte taberna batean eta herritar bati lapurretan egiteagatik

42 eta 30 urteko bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak gaur goizeko zortzi eta erdiak inguruan
Bi lagun atxilotu dituzte taberna batean eta herritar bati lapurretan egiteagatik
2026/05/12 19:35
Ekhi Belar Errasti

Gaur, maiatzak 12, goizeko zortzi eta erdiak aldera gertatu da atxiloketa. Ordu horretan, Ertzaintzak jakin du lapurreta egin dutela herriguneko ostalaritza-establezimendu batean, eta, antza denez, bi gizonek lokaleko dirua hartu dutela.

Ertzaintza honakoa adierazi du atxiloketen inguruan:

“Herritarrak babesteko Eibarko Ertzain-etxeko mugapeko patruila bat bertaratu da eta lokaleko langile batekin hitz egin du, eta honek agenteei esan die lokalean edariak eta pintxoak kontsumitzen ari ziren bi gizonetako bat barran sartu dela eskuineko eskuan pote bat hartuta, eta edukia botako diola mehatxu egin diola, azidoa zela esanez.

Biktimak adierazi duenez, beldurtuta, makurtu egin da burua babestuz, eta uneaz aprobetxatuz, gizonak kutxa erregistratzaileko dirua hartu du. Langileak gehitu duenez, gizonetako batek dirua hartzen zuen bitartean, besteak mostradorean zeuden garagardo-botila batzuk hartu ditu, eta, ondoren, biek ihes egin dute.

Lapurrek tabernatik alde egin bezain laster, emakume bat lokalean sartu da eta zer gertatu den galdetu dio biktimari, eta, jarraian, korrika irten da lapurrek ihes egin duten norabidean.

Biktimak esandakoa entzuten ari ziren bitartean, eta herritar horren laguntzari esker, ertzainek inguruko kale batean aurkitu dute garagardo-botilak lapurtu dituen gizona. Agenteek 42 urteko gizona identifikatu egin dute, eta beldurra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu dute.

10:40 aldera, Ertzaintza Eibarko erdialdeko kale batera hurbildu da, ustezko lapurrak non bizi diren jakin ondoren. Helbide horretara zihoazenean, agenteek dirua lapurtu duen pertsonari buruz biktimak emandako deskribapenarekin bat zetoren pertsona bat identifikatu dute. Agenteek 30 urteko gizona atxilotu dute, beldurra erabiliz lapurreta egitea leporatuta.

Bestalde, Ertzaintzak tabernako lapurreta baino ordu batzuk lehenago, zehazki goizeko 05:15ean, herriko alde berean indarkeria erabiliz egindako beste lapurreta bat ere leporatu die bi gizonei.

Kasu horretan, bi akusatuak herritar batengana hurbildu dira eta arrastaka eraman dute inguruko lokal bateraino, eta, hautsitako botila batekin jo ondoren, telefono mugikorra kendu diote. Gertakari horretan, biktimak azaleko ebakiak jasan ditu bi eskuetan eta sudurrean, eta hamar zentimetro inguruko ebaki bat hanka batean, eta osasun-zentro batean artatu behar izan dute.

Bi atxilotuak polizia-egoitzan egongo dira polizia-eginbideak amaitu eta epailearen eskuetan jarri bitartean”.