Hiru lagun hil dira AP-1 errepidean Soraluze inguruan izandako auto istripuan
2021/09/02
10:14
eta kitto!
Kamioi batek eta auto batek talka egin dute gaur goizean, AP-1 autobidearen 145. kilometroan, Soraluze inguruan, Eibarrerako noranzkoan. Talkaren ondorioz, autoan zihoazen hiru lagunek bizia galdu dute. Hildakoek 19 eta 20 urte zituzten eta Herbehereetan bizi ziren.
Larrialdi zerbitzuak eta Ertzaintza ezbeharra gertatu den tokira gerturatu dira eta errepidea moztu egin dute Eibarrerako norantzan.
Larrialdi zerbitzuak eta Ertzaintza ezbeharra gertatu den tokira gerturatu dira eta errepidea moztu egin dute Eibarrerako norantzan.
#irteerakgfa kamioi bat eta auto batek istripua izan dute AP-1ean Soraluze inguruan Bergaratik Donostiarako norantzan. 2 arrapatu daude eta #arrate eta #zubillaga lanean ari dira
— Gipuzkoako Suhiltzaileak (@SuhiltzaileGIP) September 2, 2021
????Kamioi baten eta ibilgailu baten arteko #Istripularria #Ap1 Km 145 #Soraluze-n ERREPIDEA ITXITA Eibarreko norantzan. ????Accidente grave entre camión y vehículo en Ap-1 pk 145 Soraluze. CARRETERA CORTADA sentido Eibar. Retenciones ☎️ 011#Autopilaketak #Trafikoa — Trafiko (@trafikoaEJGV) September 2, 2021