Bi taberna itxiarazi dituzte udaltzainek, tabernariaren gertuko batek COVID-19aren proban positibo eman eta gero
                
                    2020/06/12
                    11:56
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Eibarko Udaltzaingoak taberna bi, Urkiko Nuevo eta Ifar-kaleko Su Beroa itxiarazi zituen atzo arratsaldean, bertako langileen oso gertuko pertsona bat COVID-19aren proban positiboa eman zuela jakin eta berehala. Pertsona honi koronabirusaren proba egin eta emaitza positiboa izan denez, badaezpada atzo arratsaldean taberna biak ixtera joan zirela konfirmatu digute Eibarko Udaltzaingoan.