Bi txirrindulari eibartar Gipuzkoako taldekako txapeldun infantiletan
Zumaian jokatutako Gipuzkoako taldekako erlojupeko txapelketan, infantiletan bi txirrindulari horiek partaide diren Elgoibarko Lagun Taldekoek irabazi zuten. Gutxienez hiru eta gehienez bost laguneko taldeak osatu behar zituzten klubek erlojupekorako, eta ekipo bakoitzeko hirugarrenak markatzen zuen helmugan denbora. Elgoibarko Lagun Taldeko infantilen mailako taldea Xabier Barrueta eta Eneko Lameiras eibartarrek, Enaitz Iraolagoitia eta Oier Arriola mendaroarrek eta Danel Garaizabal elgoibartarrak osatu zuten, eta ezin hobeto moldatu ziren txirrindulari gazteak.
Bi kilometro pasatxoko zirkuituari bosna itzuli eman behar zioten txirrindulariek, eta 15 minutu eta 41 segundo behar izan zituen Elgoibarko taldeak. Bederatzi segundotako aldea kendu zioten bigarrenei, oñatiarrei.