Bi urrezko domina eta brontzezko bat atletismoko Euskadiko Txapelketan

Bi urrezko domina eta brontzezko bat atletismoko Euskadiko Txapelketan
2023/06/21 12:22
eta kitto!
Elene Arrazolak, oraindik sub 16 mailakoa izanda, 100 metroko lasterketa irabazi zuen, 12:23 denborarekin, eta marka horrekin laugarren kokatu da bere mailako Espainiako rankingean. Imanol Egidazuk, bestetik, 400 metro hesietan irabazi zuen, 51:99 denborarekin, eta Euskadiko sub 20 mailako marka ezartzeaz gain, Europako txapelketan parte hartzeko marka eskuratu zuen. Brontzezko domina, azkenik, Garoa Magunazelaiak lortu zuen xabalina jaurtiketan eta, horri esker, uztailaren 1ean Tarragonan jokatuko den Espainiako sub 23ko txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu zuen. Enara bere ahizpak laugarren postuan amaitu zuen proba berean. Kepa Markez zazpigarren izan zen 100 metroko bere seriean, finalean ez bazen sartu ere. Eta, bestalde, Nora Zabala bederatzigarren sailkatu zen jauzi hirukoitzaren proban.