Bi zauritu gaur goizean gertatu den auto istripuan

Zaurituak Mendaroko ospitalera eraman dituzte
Bi zauritu gaur goizean gertatu den auto istripuan
2024/09/13 12:17
eta kitto!

Bi lagun zauritu dira N-634 errepidearen 63. kilometroan, Bilboko noranzkoan, gaur 09:00etan auto bik elkarren aurka talka egin ondoren. Istripuaren ondorioz Mendarora eraman dituzte zauritu biak.

Auto-ilarak sortu dira istripuaren ondorioz, baina 10:30erako trafikoa berrezarri dute.