Bideo-jokoetan euskaraz aritzeko dauden aukerak aurkezten egon dira Game Erauntsia elkartekoak
2024/01/17
10:50
eta kitto!
Aurreko astean Eibarren egon ziren Game Erauntsia elkartekoak, La Salle ikastetxeko ikasleentzat euskarazko bideo-jokoen berri eman eta erakustaldi praktikoa egitera. Ikasleak oso gustora ibili ziren Kopanito, Pile Up edo Pummel Party moduko jokoak ezagutzen. Game Erauntsia elkartearen Gamer Gela izeneko ekintzaren helburu nagusia gazteei aisialdi digitala euskaraz egiteko aukera dagoela erakustea da. Game Erauntsiak ordenagailuak, aginteak, baliabideak eta komunikazio baliabideak (irudiak, testuak, bere sare sozialak…) eskaintzen ditu, euskarazko bideo-jokoetan aritzeko.